ZIZTU UNIBERTSITATE ELKARTEA

Ziztu bizian eramango zaitugu zure unibertsitate zentrora!

HELBURUAK

ZIZTU Unibertsitate Elkarteak autobus zerbitzua eskaintzen du egunero Urola bailarako herrietatik (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia) eta Debatik (Mendaro, Elgoibar) Bizkaiko unibertsitate publiko (UPV/EHU) eta pribatuetara (Deustu). Gipuzkoako erdigunea Deustu, Sarriko, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Leioako campusekin lotzen du ZIZTUk. Zerbitzu hau Bilbora eta Leioara joan nahi duten pertsona guztientzat (ikasleentzat eta ikasle ez direnentzat) dago eskuragarri.

Ziztu Unibertsitate Elkartea 2023an sortu zen, EAEko unibertsitate-zentroen eta Urola bailarako (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia) eta Debako (Mendaro, Elgoibar) udalerrien arteko garraio-zerbitzua kudeatu eta sustatzeko. Hori guztia bazkideen mesedetan eta irabazi asmorik gabe.

2024-25 ikasturtean Urola-Bilbao/Leioa zerbitzua egiteko, Ziztu Unibertsitate Elkarteak Aldalur konpainia kontratatu du, 25 urte baino gehiago baitaramatza zerbitzu hori ematen.


Bus-geltokia-liburutegia-Azkoitia
"Liburutegia" autobus geltokia - Azkoitia