ZIZTU UNIBERTSITATE ELKARTEA

Ziztu bizian eramango zaitugu zure unibertsitate zentrora!

ALTA BERRIAK - JARRAIBIDEAK

Izena eman nahi baduzu, jarraitu hurrengo argibide hauek:


  1. 1. Bete ezazu inskripzio inprimakia ordenagailuz. Ziurtagiri digitala izanez gero, sinatu digitalki, bestela, inprimatu, sinatu eta eskaneatu. Oharra: inprimakia sinatuz gero, elkartearen araudia onartuko duzu.

  2. 2. Bidali hurrengo dokumentazio hau ziztuelkartea@gmail.com helbidera. Mezuaren gai atalean hurrengo hau jarri:“Alta - Bazkidearen izen-abizenak”
    • Inskripzio-inprimakia (bazkidearen datuekin bete, ez guraso edo arduradunaren datuekin)
    • Aukeratu duzun tarifa mota adierazi: “egunero” vs “astelehen-ostirala”
    • NANaren argazkia (bi aldeetatik)
    • Dagokion ziurtagiria (familia ugarikoa edo ezgaitasuna)
    • Elkarteko karneta egiteko karnet motatako argazkia (bestela NANarena erabiliko da)
  3. 3. Bidalitako informazioa aztertu ondoren, Ziztu Elkarteak bazkidetza baieztatuko du eta ordainketa egiteko informazioa bidaliko du.


ZALANTZAK

Tarifa edo izena emateko prozedurari buruzko zalantzarik baduzu, edo informazioa jaso nahi baduzu, idatzi helbide honetara:


ziztuelkartea@gmail.com